Usurbil Zabalik

Zer da Usurbil Zabalik?

Usurbilgo herri gune eta auzoetako jarduera sozioekonomikoa berreskuratu eta sustatzea, eta tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu eskaintza indartzea dira Usurbilgo Udalaren helburuak.

Helburu hauen baitan Usurbil Zabalik egitasmoa kokatzen da , egun Usurbil erdigunean hutsik dauden lokal komertzialak berriz ere jarduerez betetzeko asmoz.

2015etik Usurbilgo Udalak lokal hutsetan eragiteko hainbat egitasmo bultzatu ditu:

  • Hainbat merkataritza lokal hutsen erakusleiho eta fatxadak atontzea (Usurbil Zabalik I)
  • Alokairua ordaintzeko dirulaguntzak, ekintzaileei zuzendutakoak, hutsik dauden lokaletan jarduera berri bat ezarri ahal izateko. (Usurbil Zabalik II, *hemen programaren azalpena*))

Hauei jarraiki, 2019an, ekintzaileek lokalak topatzeko orduan dituzten zailtasunak ikusita, Jarduera ekonomikorik gabeko merkataritza lokalen Poltsa Publiko hau osatu da.

Egitasmo hau Guztion Beterri-Buruntza programaren baitan sustatu da (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil).

Lokalei buruzko informazioa nahi duzu?

1

Planoan klik eginda, azkar batean ikusi ahal izango dituzu Lokal Hutsen Poltsa Publikoan egun dauden lokalen ezaugarriak, fitxa batean bilduta. Fitxa hauek programan sartzeko interesa zuten jabeekin akordatu ondoren, Udaletik egindako azterketaren ondorio dira.

2

Lokal baten edo batzuen inguruko zehaztasun gehiago edota jabearen kontaktua lortu nahi badituzu, bete ezazu inprimaki hau eta zita eskatu Udaleko Enplegu Sustapen Sailean (Ordutegia 8:00-14:30)

3

Negozio bat irekitzeko lokal bila dabilen ekintzailearekin zubilanak egingo ditu udalak, lokala eskaintzen eta bilatzen dutenen artean harremana bultzatuz eta Udalaren diru-laguntzen informazioa emango du.

Usurbilgo Udala - Tel. 943 371951