Usurbil Zabalik

Usurbilen hutsik dauden lokaletan jarduera berri bat abian jarri nahi dutenentzat dirulaguntza

Usurbil Zabalik murala lokal huts bateko pareta batean

DIRULAGUNTZA

Bi dirulaguntza lerro:

  1. Enpresa ekimenak abiaraztearen hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak.
  2. Jarduera ekonomiko berri bat hutsik dagoen merkataritza lokal batean irekitzeko, lokalaren alokairu edo erosketa gastuak ordaintzeko laguntza.

 

ONURADUNAK

Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen edonor, pertsona fisiko nahiz juridikoa, ekintzaile interesatuaren bizilekua edozein izanda, Usurbil edo beste udalerri bat.

 

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

  1. Gehienez ere proiektuko, 5.500 € enpresa ekimenak abiaraztearen hasierako gastuei aurre egiteko.
  2. Lokalaren alokairu eta erosketa gastuak ordaintzeko laguntza:
    • Lehenengo urtean 6€/m² hilean, gehienez ere 400 € hilean.
    • Bigarren urtean 5€/m² hilean, gehienez ere 300 € hilean.

 

BALDINTZAK

  1. Ekintzaile eta enpresa proiektuaren ezaugarriak:
    • Usurbilgo lokal huts batean, jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez izatea.

    •  Jarduera garatzeko, hutsik dagoen Usurbilgo lokal bat alokairuan hartu edo jabetzan hartzea.

    •  Enpresak Jardueraren alta ematean jardueraren helbidea Usurbilen kokatzea.

    •  Ekintzaile eta lokal jabearen artean alokairu edo erosketa kontratua sinatzea.

    •  Jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea, Beterri Buruntza eskualdeko autoenplegu zerbitzuaren jarraibideak jarraituz.

    •  Tutoretza teknikoa behar duen enpresa jarduera dela kontsideratuz gero, ekintzaileek tutoretza hori jarraitzeko konpromisoa onartu beharko dute dirulaguntza jaso ahal izateko. Tutoretza hori, Udaleko Garapen Ekonomikoko sailaren gidaritzapean, Beterri-Buruntza eskualdeko autoenplegu zerbitzutik bideratutakoa izango da.

    •  Ekintzaileek lokal-jabeekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun harremana daukaten ezkontideekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin ahaidetasun harremanik ez izatea.

    •  Foru Ogasuneko zerga betebeharretan egunean dagoela egiaztatzea.

    •  Gizarte Segurantzako diruzaintza orokorrarekin dituen betebeharretan egunean dagoela egiaztatzea.

  2. Jarduera motari dagokionean:
    Ondorengo jardueretako bat izatea:
    • Txikizkako herri merkataritzako jarduerak, azken bezeroarekin edo herritarrarekin harreman zuzena dutenak.
    • Pertsonei zuzendutako zerbitzuak.
    • kale eta eremu jakin batean biziberritze ekonomiko eta sozialerako lagungarria izango dela kontsideratzen den bestelako edozein jarduera.
  3. Lokalaren alokairuaren ezaugarriak:
    • Lokalaren alokairuaren prezioa gehienez ere 11,5 €/ m²ko izango da.
    • Alokairuan hartzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez.

 

ESKARIAK AURKEZTEKO LEKUA

Aurrez-aurre:

    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL

    8:00-14:30                 943371951 / 943371493

Internet bidez:

    https://www.usurbil.eus/eu/tramiteak

 

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Ebazpenak bi epetan emango dira:

  • Lehen ebazpena: 2024ko maiatzaren 31 arte aurkeztu dituzten eskariena.
  • Bigarren ebazpena: 2024ko irailaren 30 arte aurkeztu dituzten eskariena.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Oinarriak (GAO 2024/01/19)

 

Usurbilgo Udala

943 371 951

enplegu@usurbil.eus

 

Beterri-Buruntza autoenplegu zerbitzua

688 88 43 14 / 747 441 745

ekintzailetza@beterriburuntza.eus

 

 

 

Usurbilgo Udala - Tel. 943 371951

Cookie politika